XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

50 Peñagarikano.
Begiratutzen diot
goitikan beraiño
zertako hartu nion
hainbeste kariño,
esku honetan dago
Peñagarikano
nere emaztea berriz
eskasa ta ñaño
burua berotzen dit
ez nere hankak baño.

50 Altuna.
Zu etzera gizona
ta etzera mutilla
ni molestatzen zera
sarritan abilla,
gaizki hitz egin gabe
egon ba ixila
zikinkerietako
besteren bat billa
edo ukullu aldian
dantzatu zakilla.

50 Peñagarikano.
Honek poltsa beroa
behin hartutakoan
hotza oia barrenen
ta hotza kanpuan,
zuk zer egiten dezun
ipiñi kontuan
gauza bakarra daukat
nik pentsamentuan
nola etzinan sartu
monja konbentuan.